Ikastaro honen helburu nagusia Escape Room bat diseinatzea da eta nik sortu dudan Escape Rooma DBH4 ingelesa ikasgaian erabiltzeko da.
Klasean baldintzak (Conditionals) lantzen aritu gara eta ikasitakoa testuinguru erreal posible batean erabiltzeko aukera emango die Escape Room honek. Izenburua Secret Agent Training: The Ultimate Test da. Ikasleak agente sekretu hasiberriak dira eta profesional bihurtu nahi dute. Haien trebetasunak erakusteko, mapako lau misioak bete behar dituzte. Misio bakoitzak baldintzekin (conditionals) zerikusia erronkaren bat izango du eta erantzunak zenbaki sekretu bat emango die. Zenbaki sekretu guztiak biltzen badituzte, maletina irekitzeko eta saria eskatzeko konbinazioa aurkituko dute.
Hemen daukazue:
- Ikasleak parte hartzeko animatzen BIDEO MOTIBAGARRIA
Iratxe Cuñado Egaña

